Ohi bezala Itxartu Mendigoiale Taldea 2011. urteko bere azken txangoan Gorbeiara joango da eta, ondoren, Gopegiko Artzegi Jatetxean izango du bazkaria.
Irteera: 8:00etan Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Ibilbidea:
- Aurten Gorbeiarako igoerarako 2009an egin zen bera hartu du Itxartuk, Muruatik.
- Ondorioz, geroxeago agertzen diren oharrak ere 2009rako prestatu zirenak beraiek dira. Urte hartan txango guztien kontakizunak idatzi genituen eta denak liburu batean bildu genituen. Liburu hartan idatzita dagoen txango haren kontakizuna ere ikusgai daukazu hemen behean.
- Ibilbide bera egiteko arrazoiak, besteak beste, hauek izan ditugu: ibilbide erraza, zailtasun ertainekoa, bai iraupenagatik zein metatutako igoeragatik.
- Igoeta eta jaitsiera toki beretik egingo da. Hala, norberak nahi dueneraino igo daiteke, gailurrera heldu gabe, eta nahi duenean atzera jo dezake
- Nahi izanez gero, Gorbeiara abaitu gabe beste aukera batzuk ere badaude. Aurreko pasartean aipatutakoaz gain (nahi deneraino igo eta Muruara itzuli), Gorbeiako harrobira (4,2 km) joan daiteke zailtasunik gabe edo Mairuelegorreta Kobazuloetara (harrobietatik 45 minututara).
- Eta aukera hauek osatu daitezke jaistean oinez Muruatik Gopegiko Artzegi Jatetxeraino (2,8 km) joanez
Prezioa:
- Autobusa + bazkaria: 30 €
- Bazkaria bakarrik: 25 €
Izena emateko, bakoitzak dagokion diru kopurua Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen 2095 0022 00 9106732999 kontuan sartu behar du, diru-sarrera egiten duen pertsonaren izen-abizenak jarriz eta, gure txangoetara etortzen ez den norbait izanez gero, bere telefonoa ere adieraziz.
Informazio gehiago: