Itxartu Mendigoizale Taldeak Untzueta mendirako igoera prestatu du urtarrilaren 22rako. Untzueta mendia Gorbeia mendiguneko Mendigisa mendilerroan dago kokatuta. Hegoaldean Orozko, Mendebaldean Laudio eta Iparraldean Zeberio herriak ditu inguruan.
Irteera: 8:00 h. autobusez Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Ibilbidea: Arrankudiagako Uribarri (120m) auzotik abiatu – Urdiola (509m) mendilepoa – Untzueta (654m) mendilepoa– Untzueta (766m) gailurra eta berriro Uribarri auzora jaitsi, Arrankudiagara.
Zailtasuna:ertaina
Luzera: 12,3 km.
Metatutako igoera: 784 m
Iraupena: 3 h 35 min. + hamaiketakoa
Itzulera: 14:30etan Algortan egongo gara.
Aholkua: ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEArekin parte hartu nahi dutenei Batzokiko tabernan jarriko den zerrendan izena eman dezatela gomendatzen zaie. Algortatik autobusez aterako, gara bidaiaren salneurria 7 eurokoa izanik eta autobusean bertan ordainduko da.
Informazio gehiago: