Martxoaren 2an, ostirala, 20:00etan, Urdulitzeko Kultur etxean, Itxartu Antzerki Taldeak Rosane Mateoren “La 5ª planta” antzezlana antzeztuko du, Irakurketa dramatizatua edo Antzerki irakurria deitzen den eran. Lana asko gustatu zaio jendeari, Algortan, Areetan, Berangon eta Leioan antzeztu denean.
Rosane Mateo Amorebietakoa eta Antzerki Taldekidea da. Hau bere lehen antzezlana da. Taldea lana euskeraz taularatzeko bidea ari da lantzen eta laster eskaini ahal izango dute bertsio hau ere.
Informazio gehiago kartelean eta YouTubera igo dugun bideo honetan duzue “La 5ª planta” de Rosane Mateo (trozos).