Ostiral honetan, ekainak 29, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Sopelanako jaietako egun handian dantzatuko du. Meza nagusiaren osteko ohorezko aurreskuaz gain (11:45ak inguru), dantza sorta ederra eskeiniko dugu bai elizaren aurrean bai udaletxeko plazan ere.
Ekitaldi hau Sopelanako San Pedro jaietako egitarauaren barruan dago.
