Urtero bezala, Itxartu Mendigoizale Taldeak Algortatik Begoñarako ohiko ibilaldia antolatu du.
Irteera: abuztuaren 14ko gaueko 12:00etan Algortako Batzokitik.
Aholkua: taldeka hitz eginda, 14ko arratsaldean kotxe bat basilikaren inguruan utzi daiteke, gero Algortara kotxez itzuli ahal izateko. Dena dela, gauez metroak eten gabe ibiltzen dira.
Informazio gehiago kartel honetan.