Irailaren 23an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Lekanda gailurrera (1.309m) igoko da, Pagomakurren abiaturik.
Kotxez joango gara eta, horregatik, hauxe aholkatzen dugu:
- Ibilaldra joan nahi duen pertsona orok Algortako Batzokiko Tabernan jarrita dagoen zerrendan apuntatu dadila.
- Beraien artean kotxe batean joateko taldea osatzen duten pertsonek halaxe adierazi dezatela zerrenda horretan.
- Bere kotxea eramateko prest dauden pertsonek horixe idatzi dezatela zerrenda.
Kotxerik gabe dauden pertsonei Antolatzaileek bilatuko diete kotxe bat ibilaldira joan daitezen.
Algortatik abiatu: 8:00etan, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Pagomakurren ibilaldiaren hasiera: 9:00etan.
Ibilbidea: Pagomakurre – Atxulaur Begia – Urkijobaso – Lekanda (1.309m) – Arrabako atea – Pagomakurre
Luzera: 8 km.
Metatutako igoera: 516 m.
Iraupena: 3 o. 40 min., gehi hamaiketakoa.
Zailtasuna: ertaina-handia, ez luzeragatik, ezta metatutako goeragatik, zati batzuetan ibiltzea nahiko zail gertatzen delako baizik.
Algortara itzuli: 14:30etan
Informazio gehiago: