Hurrengo Abenduaren 21ean XXXI. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Aurten ere lasterketen ibilbideak eta ordutegiak betikoak izango dira.
Eta, era berean, bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta ohiko Oroimenezko-lasterketa (9 km.)
Orri honetatik izena emateko, zure lasterketa aukeratu behar duzu, fitxako datuak bete behar dira eta “Inscribir” botoia sakatu. Epea Azaroaren 24ean ireki da eta abenduaren 17an amaituko da.
Izen ematea “Oinarrizko informazioa” orrian ageri diren tokietan ere egin dezakezu azaroaren 24tik aurrera eta abenduaren 17ra arte.
Zalantzarik izanez gero, galdetu ezaguzu posta elektroniko honetara: itxartu.itxartu@gmail.com
Oroimenezko lasterketan (9 kilometroko lasterketa luzean) parte hartzeko 7 €ko kuota ordaindu behar duzu eta lasterketa bukatu ondoren, kamiseta tekniko bat jasoko duzu opari txipa itzuliz. Horretarako diru kopuru hori Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen 3035 0067 64 0671154695 kontuan sartu behar duzu zure Izen-abizenak jarriz. Zure
Testigantzazko lasterketa egin baina kamiseta teknikoa lortu nahi duzun pertsona nagusia bazara, 7 €ko kuota hori ere ordaindu behar duzu. Hori eginez gero, bi lasterketetan parte hartzeko eskubidea lortuko duzu, dortsal berarekin.
Testigantzazko lasterketan parte hartuko duzuen adinez txikikoek zein kamiseta teknikoa opari eran nahi ez duzuen adin nagusikoek ez duzue ezer ordaindu behar. Zuen izen-ematea inskripzio fitxa bete eta bidali ondoren gauzatuko da.
Abenduaren 18tik aurrera EZ DA INSKRIPZIORIK ONARTUKO, EZTA ABENDUAREN 21ean, LASTERKETAREN EGUNEAN ERE.
On-line zure izena eman nahi baduzu, hemen, ezkerrean, orriaren erdiko zutabean duzu inskripzio-fitxa.
Inskripzioa egin baino lehen, eskaintzen dizkizugun agiriak irakurri itzazu.
Informazioa: