Aurten, pasadan urteko moduan, Mundakako ATORRAK eta LAMIAK euskal ihauteria aukeratu dugu mozorro moduan. Beraz, Otsailaren 9an 12:30etatik aurrera ibiliko gara Algortako kaleetatik, giro onean kaleak animatzen.
Atorrak eta Lamien mozorroa oso erreza da, beraz, gurekin etortzera animatzen zaituztegu:
Mutilak (Atorrak): alkondara eta praka zuria, 2 gonazpiko zuri eta almohada funda zuria buruan.
Neskak (Lamiak): Gona eta jertsei Beltza, zapi gorri buruan eta artile zuria ile moduan.
Atorrak eta lamien kantuak ikasteko 2 entsaio egingo ditugu ere:
- Otsailak 2 (larunbata), 12:30etan, Agate Deunako entsaioarekin batera.
- Otsailak 8 (ostirala), 19:30etan Itxartuko lokalean.
Hauek dira kantatuko ditugun abestiak