Irailaren 21ean, larunbata: VII. Getxoko Milia
Irailaren 21ean, larunbata, Getxoko VII. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin egitasmo honetan elkar lanean eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA Egunkaria, ONDA VASCA eta herriko hainbat elkarte eta enpresa egongo dira.
Inskripzioa: Hasierako orrian ageri den “VII.Getxoko Milia – Inskripzioa” laukian dauden eremuak bete behar dituzu eta gero “Bidali” zapaldu.
Ikusi hemen:
1.- MILIAren DATA
2013ko Irailaren 21a
2.- MAILAK
| MAILAK(Gizonezko eta emakumezkoak)TxikiakPrebenjaminakBenjaminakKimuakHaurrakKadeteakGazteakJúniorrakSeniorrakELITE | JAIOTZE-DATAK2007 eta ondorengoak2005 eta 20062003 eta 20042001 eta 20021999 eta 200019981996 eta 19971994 eta 19951993a eta aurrekoak |
- ELITE mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eskuartzaileak gonbidapenen bidez aukeratuko dira.
- Korrikalari gonbidatuak Euskadikoak zein Estatukoak eta Nazioartekoak izango dira.
3.- LASTERKETEN ORDUTEGIAK
| ORDUA11:4011:4511:5012:0012:0512:1012:2012:3012:4012:5013:00 | MAILAKTxikiakPrebenjaminakBenjaminakKimuakHaurrakGizonezkoak: Kadeteak, Gazteak eta Juniorrak.Emakumezkoak: Kadeteak, Gazteak, Juniorrak eta SeniorrakGizonezkoak eta emakumezkoak: herrikoiakGizonezkoak: SeniorrakEliteko EmakumezkoakEliteko Gizonezkoak | IBILBIDEAItzuli 1Itzuli 1Itzuli 12 itzuli3 itzulimiliamiliamiliamiliamiliamilia |
4. IZEN EMATEA
Izen emateko epea irailaren 19ra arte izango da:
- Itxartu Taldearen www.itxartu.com webgunean sartu eta “VII. Getxoko Milia – Inskripzioa” laukian datuak idatzi (* dutenak ezinbestekoak dira) eta “Bidali” sakatu. Edozein kasutan “e-mail” eta “Esku telefonoa” (baldin baduzu, jakina) eremuak bete ditzazula aholkatzen dizugu, behar izanez gero zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
- Kantxa Kirol eta Deportes Gaztañaga dendetan.
Izena ematen denean datu hauek idatzi behar dira: Abizenak eta izena, jaioturtea, bizi den herria eta kluba edo ikastetxearen izena horietakoren batean partaidea baldin badago).
Izen ematea dohainik izango da.
Lasterketaren egunean ez da inskripzio berririk onartuko.
5. SARIAK
Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da sari berezirik egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.
Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako.
Elite mailetan eta Federatu mailan, garaikurrak ez ezik, gizonezko zein emakumezkoetan, diru-sariak ere egongo dira lehen hiru euskaldunentzat, kopuru hauek hain zuzen:
| Eliteko Euskaldunak1.a: 100 €2.a: 60 €3.a: 40 € | Federatuak1.a: 100 €2.a: 60 €3.a: 40 € |
Horrez gain, zirkuituko errekor absolutua lortuz gero 200 € eta euskal errekorra gaindituz gero 150 €, bi kasuetan mutil zein neska izanda.
Gainditu beharreko markak hauexek dira:
Lasterkaria | Urtea | Denbora | |
| MUTILA ABSOLUTOALEHEN MUTIL EUSKALDUNANESKA ABSOLUTOALEHEN NESKA EUSKALDUNA | PETER BOMOIVAN FERNÁNDEZIRIS FUENTES PILALEYRE MEDINA | 2008201120082011 | 4min 18sg4min 23sg5min 09sg5min 15sg |
6.- ANTOLATZAILEAK
- Getxo Atletismo Taldea
- 1960an sortu zen.
- Bere ibilbide luzean zehar, Estatuko Ohorezko Mailan aritu da, eta hainbat atleta internazional eta olinpiko izan ditu.
- Urtero atletismo lehiaketa ugari antolatzen ditu, azken urteko hauek besteak beste:
- VI. Getxoko Milia
- XXXVI Villamonteko Krosa.
- Getxoko Andra Mariko Krosa
- Ereagan Sahararen aldeko Krosa
- Itxartu Taldea
- Kultura zein Kirol arloetako Elkarte hau 1976an sortu zen.
- Kirol arloari dagokionez, ekintza hauek antolatu ditu azken urtean:
- VI. Getxoko Milia
- XXVII. Itxartu Taldea Krosa
- XXIX Itziar Memoriala.
- XXX. Algortako Ibilaldi Neurtua
- VII. Eskuzko Pilotaren Txapelketa
- VI. Futbito Txapelketa
- IV. Emakumezkoen Futbito Txapelketa
- Euskal Herri Kirolaren Ikuskizuna
- Mendi txangoak
7.- ANTOLATZAILEEN HELBURUAK
- 1987an antolatutakoa aitzindari izanik, 2008an Getxoko Milia antolatzeari berriro ekin ondoren, kirol lasterketa hau sendotzea.
- Atletismoaren jarduera sustatzea.
- Getxo Udalerria bera sustatzea.
- Bizkaiko herritarrei kirol ikuskizun egokia eskaintzea.
- Kirola egiten herri-guneak erabiltzea, Autorik gabeko egunaren inguruan Udalaren Iraunkortasunaren inguruko politikak indartzen.
