ITXARTU TALDEAK, GETXO KIROLAK eta ENWEK (Euskadiko Nordic Walking Elkartea), NORDIC WALKING-A EDO IPAR MARTXA ezagutarazteko aurkezpena antolatu dute, martxoaren 29an, GETXO, KIROLAREN EUROPAKO HIRIAren izendapenaren karietara. Ekitaldi honek kirol hau ezagutzera eman nahi du, bizi kalitate, entrenamendu eta osasunarentzat oso egokia dela azpimarratuz.
Ekitaldi honen bidez helburu hauek lortu nahi ditugu::
- Mendizale, ibiltari, kirolari, zein egunero ibiltzera irteten diren hainbeste getxotarren artean zabaltzea eta ezagutaraztea.
- Osasunari dakarzkion onurak erakustea, izan ere, ibilera normalean hankei baino eragiten ez zaien bitartean, Nordic Walking ibilerak besoei eta gorputzaren goiko alde osoari ere eragiten die. Kirol honetan bi makila bereziz lagunduta ibili behar da, Alfa 247 teknika erabiliz.
- Getxon ditugun ibilbideetan, zehar egunero eta ohiko moduan erabil dadin.
Nordic Walking kirol honen aurkezpena 2014ko martxoaren 29an Fadurako Polikiroldegian,10:30etan burutuko da eta hitzaldi batek eta ondoren ariketa batek osatuko dute ekitaldia. Hitzaldiaren gaiak:
- Nordic Walking / Ipar martxa mugitzeko era berria da, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotuz.
- Kirol honen, ALFA 247 teknika, materiala, ibiltzeko toki aproposak, etab.
- Norentzat da egokia? Edozein aritu daiteke Nordic Walking / Ipar Martxan: sekulan kirolean aritu ez direnak; pertsona nagusiak; osteoporosia, gaixotasun kroniko, zein bizkarreko arazoak dituzten helduak; …Azken finean, guztiz onuragarri eta egokia da osasuna, gorputzaldia eta itxura hobetzeko zerbait egin nahi duen edonorentzat
- Ipar martxaren abantailak: Oinez, makilarik gabe ibiltzea baino askoz eraginkorragoa da, giltzaduretan edo artikulazioetan sortzen den gainkarga txikiagoa da, gorputzeko giharren %90a lantzen du…
Aurkezpenaren amaieran Nordic Walking/Ipar Martxarako makila bereziak erabilita Fadura inguruan ibilalditxo bat egingo dugu, kirol honen onurak bere osotasunean egiaztatu ahal izateko. Makilak antolatzaileek utziko dituzte.
Izen-ematea doan izango da eta itxartu.itxartu@gmail.com helbidera mezua bidaliz egin behar da. Lehen 30 eskaera baino ez dira onartuko.