rtarrilaren 25ean, igandea, Algorta-Getxon XXIX ITXARTU Krosa jokatuko da.
Izena emateko epea zabalduta dago, urtarrilaren 23ra (ostiralera) arte Interneten eta urtarrilaren 22ra (ostegunera) arte gero aipatzen diren tokietan eginez gero.
Interneten bidez izena-emateko orri honen erdian dagoen fitxa bete behar duzu, era honetara: gutxienez fitxa horretan asteriskoa (*) duten eremu guztiak bete behar dituzu (kluba edo ikastetxe batean ari ez bazara eremu hori hutsik utzi dezakezu).
Koadroa bete (nahi duzun adina aldiz), gero koadroa markatu, “kopiatu” edo “Copiar” zapaldu, bidali behar duzun postaren gainean jarri, “Itsatsi” edo “Pegar” zapaldu eta, kopiatuta dagoela ikusten duzunean, posta bidali ezaiguzu.
Prozedura hori zaila gertatzen bazaizu, posta batean eskatzen dizkizugun datu guztiak idatzi eta bidali iezazkiguzu.
Gure helbide elektronikoa hauxe da: itxartu.itxartu@gmail.com
Piuntu hauetan ere zure inskripzioa egin dezakezu, urtarrilaren 22ra arte.:
- Algortako Kantxa Kirol Moda dendan (Torrene kalean)
- Algortako Deportes Gaztañaga dendan (Amezti kalean)
- Fadura Polikiroldegian
Informazio gehiago: