ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK MARTXOAREN 29an, igandea, URIBEKO
GR 280-ren PLENTZIA-MUNGIA ibilaldi bateratua antolatu du.
Ibilbidea:
8:30etan aterako da Mungiako udaletxearen aurretik.
Mungiatik Plentziara autobusez joango gara eta hartatik (9:00etan) GR280-ko etapari ekingo diogu. 15 km-ko ibilbidea da, Butroitik (hornidura), pasatuz Mungiara ailegatu arte.
GARRANTZITSUA:
Autobusak antolatzeko, izena eman behar da aurretik.