Abenduaren 13an XXXII. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Azken urteetako ibilbideak eta ordutegiak izango ditu lasterketa, Oroi-lasterketan egongo den berrikuntza txiki bat ezik. Izan ere, Salbatzailearen Elizaren aurrean Udalak aldaketa txiki bat egin du eta ibilbidea apur bat aldatu da.
Aurten ere bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta Oroimenezkoa (9 km.)
Orri honetan izena eman nahi baduzu, zein lasterketan parte hartu nahi duzun aukeratu behar duzu, gero fitxan ageri diren datu guztiak bete behar dituzu eta “Izena-eman” zapaldu behar duzu.
Izen emateak azaroaren 24 tik abenduaren 10era arte egin daitezke, honekin batera dagoen informazioan adierazten diren toki eta ordutegietan, Informazioan lasterketen xehetasunak ere agertzen dira, eta fitxa betetzen hasi baino lehen informazio guzti hori irakurri dezazula aholkatzen dizugu.
Zalantzarik baduzu itxartu.itxartu@gmail.com helbide elektronikoan adierazi behar diguzu, argibideak eman diezazkizugun.
Oroimenezko lasterketan (lasterketa luzea, 9 km.) parte hartu nahi baduzu 8 €ko kuota ordaindu behar duzu eta opari moduan, lasterketa bukatu ondoren, kamiseta teknikoa jasoko duzu. 8 euroen ordainketa Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen 3035 0067 61 0671156493 kontuan egin behar duzu eta Inskripzio-fitxa bete, aipatutako epearen barruan.
Pertsona nagusia bazara eta Testigantzazko lasterketa (laburra, 2km.) soilik korritu nahi baduzu, baina kamiseta teknikoa jaso nahi baduzu, 8 €ko kuota ordaindu behar duzu. Hala eginez gero bi lasterketak egiteko eskubidea izango duzu.
Testigantzazko lasterketan (2 km) parte hartuko duzuen adin txikikoak (16 urte edo gutxiagoko adina duzuenok) edo kamiseta teknikoa nahi ez duzuen pertsona nagusiak bazarete, ez duzue ezer ordaindu behar eta zuen izen-ematea inskripzio orria bete eta bidaltzen duzuenean gauzatuko da.
Abenduaren 10etik aurrera EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO, EZTA LASTERKETAREN EGUNEAN ERE, HOTS, ABENDUAREN 13AN ERE.
Informazioa: