Izena emateko epea zabalduta dago, urtarrilaren 28ra (osteguna) arte. Hurrengo bi egunetna, hots, 29an eta 30ean, ostirala eta larunbata, ez da inskripziorik onartuko. Lasterketaren egunean, urtarrilak 31a, izena emateko aukera egongo da Algortako Batzokiko Patioan, norberaren lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenagora arte.
Interneten bidez izena-emateko, orri honen erdian dagoen fitxa bete behar duzu, era honetara: gutxienez fitxa horretan asteriskoa (*) duten eremu guztiak bete behar dituzu (kluba edo ikastetxe batean ari ez bazara eremu hori hutsik utzi dezakezu).
Koadroa bete (bat baino partaide gehiago bazarete nahi duzun adina aldiz) eta gero “Bidali” zapaldu.
Prozedura hori zaila gertatzen bazaizu, posta batean eskatzen dizkizugun datu guztiak idatzi eta bidali iezazkiguzu.
Gure helbide elektronikoa hauxe da: itxartu.itxartu@gmail.com
Puntu hauetan ere zure inskripzioa egin dezakezu, urtarrilaren 28ra arte:
- Algortako Kantxa Kirol Moda dendan (Torrene kalean)
- Algortako Deportes Gaztañaga dendan (Amezti kalean)
- Fadura Polikiroldegian (Eraikin nagusian eta Frontoietan)
Klubek eta Ikastetxeek bere korrikalarien datuak hemen ageri den excel orrian idatzi behar dituzte eta lehen aipatutako itxartu.itxartu@gmail.com helbidera bidali behar dituzte. Excel horretan guk bakoitzari dagokion dortsal-zenbakia idatziko dugu eta berriro klub edo Ikastetxeari bidaliko diegu.
Interneten bidez apuntatzen direnak eta klubek eta Ikastetxeak dortsalak urtarrilaren 31n bertan jaso beharko dituzte, Algortako Batzokiko Patioan, norberaren lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenagora arte. Helbide elektroniko bera erabiliz apuntatu diren pertsoen dortsalak multzo banatan gordeko ditugu 31an denak batera emateko. Era berean egongo dira klub eta ikastetxeetakoak. Multzoei dagokienez, multzo bakoitzean lehen apuntatu den pertsona eta bere lehen abizenaren lehen hizkia hartuko dugu erreferentzia 31n dortsalak emateko. Klub eta Ikastetxeei dagokienez, bere izen ofizialaren lehen hizkia izangod a erreferentzia
Bere kaxa eta bakarrik apuntatutako pertsonek bere lehen abizenaren lehen hizkiaren arabera sailkatuko ditugu 31rako.
Informazio gehiago: