ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK, gurekin harreman estua duten gainontzeko taldeekin batera, “URIBE KOSTAKO GR 280-ren SOPELA-DERIOko ETAPA” txango bateratua antolatu dute APIRILAREN 17an, igandea.
Ibilbidea:
8:00 etan ateratzen da. Elkartze puntua: DERIOko udal probalekuan (Mungialde Etorbidea 18aren aurrean), Kultur Birikatik 200mtara.
Doako autobusez Sopelara joango gara eta hartatik GR280-ko etapa hasiko da. 20 km-ko ibilbidea da, Aurreikusitako denbora 4- 4,5 ordu.
GARRANTZITSUA: Autobusak antolatzeko, izena eman behar da aurretik.
Zure kabuz Deriora joan nahi baduzu, 946 156 612 telefonoan, goizeko 8:00etatik 15:00etara, apirilaren 13 (asteazkena) azken eguna delarik.
Itxarturekin Deriora joan nahi baduzu, posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar duzu, Apirilaren 15ean, ostirala, baino lehenago. Posta horretan zoazten pertsonen datuak eta automobila eramateko prest bazauden, adierazi behar duzu. Bidaiari bakoitzak 2 euro ordainduko dizu. Kasu honetan 7:30etan aterako gara
batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Kontuan hartzekoa: izenak ematerakoan, pertsona guztien izena, abizenak, NAN zenbakia behar ditugu asegururako.
ADI! ALDI HONETAN 7:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA
Beti bezala Batzokiko Tabernan kartela jarriko da. Informazio gehiago karteletan.