XXXIV. ALGORTAKO “ITXARTU” IBILALDI NEURTUA
Urtero bezala, urriaren 12an XXXIV. Algortako Ibilaldiak (Neurtua eta Herrikoia) burutuko dira, Itxartu Mendigoizale Taldeak antolatuta.
Informazioa agiri hauetan aurkitu ditzakezu:
Izen ematea webgune honen bidez egiteko epea zabaldu da, bere haserako orrian, bertan hiru fitxa aurkitzen direlarik. Izena emateko epea astelehena den urriaren 10eko gaueko 24:00etan itxiko da.
Fitxa betetzen hasi baino lehen hiruetatik zein bete nahi duzu/en aztertu behar duzu/e:
- Ibilaldi neurtuan (luzea, 17,6 km.) eta binaka parte hartu nahi baduzu/e, lehen fitxa bete behar duzu/e.
- Ibilaldi neurtuan (luzea, 17,6 km.) eta bakarrik parte hartu nahi baduzu, bigarren fitxa bete behar duzu, baina jakin ezazu ibilaldi neurtak binaka egiteko direla eta bakarrik auntatzen bazara ez duzu saririk lortzeko aukerarik.
- Herri ibilaldian (laburra, 6,5 km.) parte hartu nahi baduzu, umea zarelako edo ume baten laguntzailea izan behar duzulako, hirugarren fitxa bete behar duzu.
Fitxa bakoitzean bikote batek, pertsona bakaer batek edo ume batek gehienez bi laguntzailerekin eman dezakete izena. Jende gehiago apuntatu nahi baduzu, fitxa bat baino gehiago bete beharko duzu.
Fitxa bete ondoren, “Bidali” zapaldu behar duzu eta zure parte hartzeko eskaera jaso dugula adierazten duen erantzuna jasoko duzu oso une txiki batean.
Azken argibidea: luzeari Neurtua esaten zaiodenbora neurtzen diren kontrol batzuetatik igar behar delako; eta laburrari Herri Ibilaldia esaten zaio denborarik hartzen ez delako eta kontrolik ez dagoelako.
Ohar hauek hartu behar dituzue kontuan izen emate hauek betetzean:
- Izen ematea bidaltzen denean, fitxan automatikoki inskripzioarer onarpenaren mezua ageriko zaizu, baina ez dizuegu zenbakirik emango. Zenbakia ibilaldiaren egunean bertan adieraziko dizuegu, inskripzioak alfabetikoki hurrenez hurren jarri ondoren. Orden hori egiteko ibilaldi neurtuko bikoetaren lehen partaidearen lehen abizenari, edo ibiladi neurtuko bakarrik apuntatu den pertsonaren lehen abizenari edo Herri ibilaldiko umearen lehen abizenari begiratuko diegu. Herri Ibilaldian parte hartuko duten nagusi laguntzaileek babesten duten umearekin batera jasoko dituzte beren txartelak.
- Ibilaldien egun horretan ondo seinaleztatuta egongo diren mahai batzuek jarriko dira eta argi egongo da adierazita toki bakoizean zein letratik zein letrara emango diren txartelak toki bakoitzean.