ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK VENTISQUERO DEL POLVO (1.369 m) eta PICÓN BLANCOrako (1.527 m) txangoa prestatu du UZTAILAREN 2an, igandea, Agüera-tik (782 m) Espinosa-rako (770 m) zeharbidea eginez.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: ikusi oharrak
Iraupena: 4o 10min gehi hamaiketakoarena
Igoera metatua: 770 m
Luzera: 17,1 Km
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, ekainaren 29 osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara, bidaiaren salneurria 10 eurokoa izango da eta autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 7:30etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik