Izen emateko epea zabaldu da eta irailaren 19an bukako da. Toki
hauetan egin daiteke inskripzioa:
- Itxartu Taldearen www.itxartu.com webgunean sartu eta “XI.
Getxoko Milia – Inskripzioa” laukian edo “Elitekoen partaideen
Eskaera” fitxan datuak idatzi (* dutenak ezinbestekoak dira), eta
“Bidali” sakatu. Dortsalak helmugaren hurbil egongo den karpa
batean jasoko dira lasterketa egunean eta gutxienez norberaren lasterketa
hasi baino ordu erdi bat lehenago - Getxon kokatuta dagoen Kantxa Kirol Moda dendan: irailaren 11tik
aurrera.
Izena ematen denean datu hauek idatzi behar dira: Izena, abizenak,
jaioturtea, sexua, maila, bizi zaren herria eta zure kluba edo ikastetxearen
izena (horietakoren batean partaidea baldin bazara).
Informazio gehiago:
Elitekoen lasterketetan parte hartzeko federatu-fitxa edo lizentzia aurkeztu behar
da ezinbestean. Inskripzioa gonbidapen bidez egiten da. Interesatuek dagokien fitxa (“Elitekoen partaideen eskaera”) bete behar dute eta bertan derrigorrez federatu-fitxaren zenbakia ipini behar dute. Bere fitxa eta datuak aztertu ondoren, Antolatzaileak harremanetan jarriko dira pertsona interesatuekin, federatu lasterketan parte hartzeko baldintzak adosteko, ahal baldin bada, edo, federatu lasterketan onartzen ez badugu, lasterketa herrikoian parte hartzeko aukera emateko.