V. Orientazio Ibilaldia Getxotik
Izena emateko, honen aldamenean, orriaren erdialdean, eta Ibilladietan apuntatzeko formularioen gainean dagoen fitxa bete ezazu.
Irailaren 30n, larunbata, ITXARTU TALDEAk, NONSTOP AVENTURA, BIDEZKO MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera, V. GETXOTIK ORIENTAZIO IBILALDIA antolatu duten kirol ekintza burutuko da. Kirola egingo duzu Getxon ibiliz eta dendetatik, tabernetatik, monumentuetatik eta leku turistikoetatik igarotzen zaren bitartean.
- Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa ofizialetan ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar. Beraz, ibilaldi herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.
- Ibilaldia 10:00etan hasiko da Algortako Metro Enparantzatik. Toki honetan egongo da helmuga ere eta parte-hartzaileek 13:00ak baino lehen heldu beharko dute
- Parte-hartzaile guztioi emango dizueten Getxoko mapan igaro ditzakezuen tokiak agertzen dira. Irteera puntuan txip bat ere emango zaizue, berarekin aipatutako leku horietako bakoitzean zuen igarotzea erregistratu dezazuen. Irteeran bertan adieraziko
zaizue nola erabili behar duzuen txipa. - 27en bat leku aukeratuko ditugu, baina ez da derrigorrez puntu guztietatik igaro behar eta partaide bakoitzak hiru orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen erabaki behar du. Horretarako guztiz garrantzizkoa da mapa hartzen duzuenean eramango duzuen estrategia ondo finkatzea, hots, zein den ibilbiderik onena bisitatu nahi dituzuen puntuetatik ahalik eta lasterren igarotzeko.
- Helburua ahalik eta leku gehienetatik igarotzea da.
- Helmugara 13:00etan baino beranduago iristen direnek zigorra jasoko dute, atzerapeneko 5 minutu bakoitzeko 2 puntuko zigorra alegia, 13:15ak arte. Une honetan, 13:15etan alegia, ibilaldia bukatutzat joko da.
- Zuen burua ondo kokatu dezazuen, irteera-helmuga bi zirkuluren bidez dago markatuta mapan. Bisitatu daitezkeen puntuak zirkulu bakunez daude adierazita.
- Partaideak, bakarka edo taldeka, oinez edo korrika joan daitezke, lekuak beraiek erabakitzen duten hurrenkeran bisitatuz.
- Txipa jasotzean zure NANa utzi beharko diguzu eta bukaeran, zuk txipa itzultzen duzunean, NANa berreskuratuko duzu
Izena emateko azken eguna: irailaren 28a, osteguna
Izena emango duten lehen 200 (Bidezko Merkataritzako) pertsonei kamiseta bana oparitu zaie.
Informazio gehiago:Orientazio Ibilbidea