ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK SOMO (902m) eta ATALAYA (908m) mendietarako txangoa prestatu du APIRILAREN 15ean, igandea.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: Irteera Pauletik (650m), Somoren gaina (902m), La Tejera mendatea (748m), Atalayaren gaina (908m) eta helduera Salinas de Añana/Gesaltzara (580m).
Zailtasuna: txikia
Iraupena: 2:50 orduko ibilbidea gehi hamaiketakoa.
Igoera metatua: 555m.
Luzera: 9,4 Km.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com-era
bidali behar da, apirilaren 12a, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono
zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketak izatekotan deitzeko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA,Algortako metro plazako bus geltokitik