ITXARTU TALDEAK eta GETXO KIROLAK udalerritik zehar NORDIC WALKING ibilaldi bat antolatu du (Hau da Kartela)
Lortu nahi diren helburuakhauexek dira:
· Kirolari, mendizale eta egunero ibiltzera irteten diren hainbat getxotarren artean kirol hau ezagutaraztea.
· Osasunerako eta bizi kalitaterako onuragarria dela ikustaraztea.
· Getxon dauden hainbat ibilbidetatik normaltasunez egitea.
· Nordic Walking praktikatzen duten kirolariek Getxo ezagutzeko aukera izan dezaten.
Nortzuk parte hartu dezakete?
A. Nordic Walking praktikatzen duten guztiek, honako ibilbidea burutuko dutelarik:
Ibilbidea: Algortako Batzokia; Algorta Etorbidea; Telletxe; Aingeru Etorbidea; G. A. Becquer; Bostgarrema; Mirua; Zientoetxe; Diliz Estarta; Azkorri-Galea ibiltokia (hemen B taldekoekin elkartuko dira itzulera elkarrekin egiteko); Galea errepidea; Aixerrota errota; Arrigunagarako Jaitsiera; Koba; Landene; Usategi; Portu zaharrerako Jaitsiera; Aretxondo; Algortako Batzokia (9.000 metro).
B. Nordic Walking makilekin ibiltzen hasi nahi dutenek, Ipar makilen informazioa jaso eta ariketa batzuek egin ondoren, beste ibilbide hau egingo dute:
Ibilbidea: Algortako Batzokia; Algorta Etorbidea; Telletxe; Aingeru Etorbidea; Aixerrota errota; Galea errepidea; (hemen A taldekoekin elkartuko dira itzulera elkarrekin egiteko); Galea errepidea; Aixerrota errota; Arrigunagarako Jaitsiera; Koba; Landene; Usategi; Portu zaharrerako Jaitsiera; Aretxondo; Algortako Batzokia.
Ordutegia: goizeko 10:00etan Algortako Batzokitik.
Izen-ematea:maiatzaren 12ra arte.
Izena emateko pausu hauek eman behar dira:
- Inskripzio horri hau jaitsi behar duzu zure ordenagailura.
- Horria bete behar duzu.
- Horri bete hori zure ordenagailuan gorde behar duzu.
- nw.itxartu@gmail.com helbidera e-maila bidali behar duzu, bertan gordetako orriaren artxiboa ezarriz.
Oharra: Makilak utziko dizkizugu. Kopuru mugatua denez, izen-ematearen arabera banatuko dira.