ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK URKIOLA – BESAIDE – KANPAZAR-erakogoizeko txangoa prestatu du IRAILAREN 16an, igandea.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: Irteera, Urkiola mendatetik (710 m.) -Urkiolagirre gaina(1.011 m.)
– Asuntze (875 m.) -Pagozelai (995 m.) – Zabalandi (880 m.) – Ipiztegarriaga
(725 m.) -Tellamendi gaina (835 m.) aukerakoa – Besaide (555 m.) – Kanpazar
(465 m.). Urkiolatik Zabalandiraino GR 12 bidea hartzen da. Zabalanditik
Kanpanzarreraino GR 123 bidea hartzen da. Besaiden hamarretakoa.
Zailtasuna: Ertaina
Denbora: 4:15 ordu.
Igoera metatua: 600m.
Luzera: 16,2 Km.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar
da, IRAILAREN 13an, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat
jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman
ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa
izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Metro plazako dagoen bus geltokitik.
Mendi xume hau, Besaide alegia, interesgarria eta nahiko bisitatua da, soilik Araba, Gizpuzkoa eta Bizkaia lurraldeek bertan bat egiten dutelako. Mendi Esukal Federazioak han oroigarri bat eraiki zuen eta hiru lurralde horietako mendi-istripuz hiladoko mendizaleak gogoratzeko irailaren hirugarren igandean hitzordua dute mendigoizaleek. Hegoaldean, mendi lepo batean , beste oroigarri bat egin zen, deigarragoa, baina inguru harekin bat ez datorrena.