Udalerriko euskal dantzako talde guztiek parte hartzen dute ekitaldi honetan (Zasi eskola, Itxartu taldea, Itxas argia, Berantzagi eta Agurra) eta aurten bigarren urtea izango da. Babesleak Getxoko Udala, Kultur etxea eta Musika eskola dira eta aurten Erromoko Zasi eskola taldeak antolatzen du.
Egitarauaren kartela
Egitaraua:
11:30 Dantza taldeen bilkura
12:00 Kalejira Santa Eugenia plazatik.
12:30 Dantzaldia Santa Eugenia plazan.
15:00 Bazkari herrikoia (10 €), tiketak Bar Museo-an eta Iratxo Berri tabernan.
17:00 Kantu-poteo
18:00 Pailazoak: POXPO eta LINTXO
20:00 Erromeria: Batek daki