ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ULLIBARRI-GANBOA-rako goizeko txangoa prestatu du OTSAILAREN 10an, igandea.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: Irteera Garaiotik, Azua, Urizar, Mendixurreko hezegunea eta Itzulera Garaiora.
Zailtasuna: txikia.
Igoera metatua: 69 m.
Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 13,8 km.
IZEN EMATEA: Posta elektroniko batitxartumendi2015@gmail.com-era bidali behar da, OTSAILAREN 7an, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri
behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure
egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako
baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
Beste informazio bat: Itxartu Mendigoizale Taldearen jantzien salmenta