Itxartu Mendigoizale Taldeak ARNO mendira joateko goizeko txangoa prestatu du 2019ko ekainaren 16rako, bi aukera eskainiz.
Informazioa:
1. AUKERA (IBILBIDE OSOA)
Irteera Mendarotik (22m), Arno gaina (618m), Azkenetxe (234m) eta helduera Deban (4m).
Zailtasuna: ertain-handia
Igoera metatua: 943 m.
Iraupena: 4o gehi hamaiketakoa.
Luzera: 14,6 Km-ko ibilbidea
2. AUKERA (IBILBIDE LABURRA
Irteera Mendarotik (22m), Arno gaina (618m), eta helduera Azkenetxen (234m).
Zailtasuna: ertaina
goera metatua: 851 m.
Iraupena: 3o 30min gehi hamaiketakoa.
Luzera: 10,7 Km-ko ibilbidea
IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -erabidali behar da, ekainaren 13a, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoaizanik, autobusean bertan ordainduko da.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.