ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk azaroaren 24ean ARANGATXA (923 m.) mendira igotzeko goizeko mendi txangoa prestatu du.
Informazio gehiago:
IBILBIDEA: Irteera Andagoia-tik (602m) eta 12,4 Km-ko ibilbide zirkularra, Arangatxa (923m) gainetik pasatuz eta itzulera irteerako lekura.
Zailtasuna: ertaina (ikusi oharrak),
Igoera metatua: 440m
Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 12,4 km.
IZEN EMATEA:
Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, azaroaren 22a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.