ITXARTU TALDEAK, GETXO KIROLAK, batera, udalerritik zehar NORDIC WALKING ibilaldi bat antolatu du,
Lortu nahi diren helburuak hauexek dira:
- Kirolari, mendizale eta egunero ibiltzera irtetzen diren hainbat getxotarren artean kirol hau ezagutaraztea.
- Osasunerako eta bizi kalitaterako onuragarria dela ikustaraztea.
- Getxon dauden hainbat ibilbidetatik normaltasunez egitea.
- Nordic Walking praktikatzen duten kirolariek Getxo ezagutzeko aukera izan dezaten.
Nortzuk parte hartu dezakete?
- Nordic Walking praktikatzen duten guztiek.
- Nordic Walking makilekin ibiltzen hasi nahi dutenek.
Ordutegia: goizeko 10:00etan Algortako Batzokitik.
Informazio gehiago: 2019.12.14 Ipar martxa edo Nordic walking Getxotik
Izen-ematea:abenduaren 13ra arte hemen: nw.itxartu@gmail.com
Martxa egunean ere izena ematea posible izango da
Oharra: Makilak utziko dizkizugu. Kopuru mugatua denez, izen-ematearen arabera banatuko dira. 9:30etan ibilaldi hauetan brriak direnentzat oinarriak erakutsiko dira.