MUÑARRIKOLANDA-AZKORRI
XXXVII.ko ALGORTAKO IBILADI NEURTUAREN IBILBIDEA
2020ko ekainaren 14ean (goizekoa)
Deskribapena eta aukerak
Irakurri “Oharrak” dokumentua
IBILBIDEA
Algortako Batzokitik irtetzea (Ikus Oharrak).
Iraupena 3:45 ordu gehi hamaiketakoarena
Igoera metatua : 520 m.
Luzera: 17,1 km
Zailtasuna: Erdikoa
Ibilbidea murrizteko aukera garraio publikoan Algortara itzuliz (ikus Oharrak)
Más información:
Bere borondatetik kanpoko arrazoirik gertatuz gero, Antolakundeak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du.
IZEN EMATEA:
posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar dute, ostiraleko EKAINAREN 12an baino aurrerago.
ADI! ALDI HONETAN 9:00etan, ALGORTAKO BATZOKITIK ABIATUKO GARA
Inportantea:
Jarduera honen baldintzak agintariek emandako jarraibide eta gomendioen mende daude, COVID-19k sortutako alarmaren ondoriozko egoerari dagokionez. Gaur egun, honako hauek dira eragiten digutenak:
Libreki egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibiliak eta antzekoak, gehienez hogeitamar pertsonako taldeka.
Derrigorrez erabili beharko da maskara bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.
Itxartu Mendigoizale Taldearen jardueretako parte-hartzaile guztiek agintariek ezarritakoa bete beharko dute.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.