Hirugarren urtean segidan jokatuko da Getxon Bizkaiko Pentatloi txapelketa, urtarrilaren 29an, eguerdiko 12:30etatoik aurrera, Algortako Biotz plazan.
6 kirolarik hartuko dute parte:
- Aritz Irazabal (Ugao-Miravalles),
- Beñat Amade (Getxo),
- Ioritz Gisasola “Zelai IV” (Mallabia),
- Jon Gisasola “Zelai V” (Mallabia),
- Ousmane Dramé (Senegal),
- Daniel España (Segovia).
Beñat Amade eta Aritz Irazabal I. eta II. Bizkaiko Pentatloi txapelduna izan ziren hurrenez hurren eta Beñat Amade aurten Euskal Herriko Txapelketan 3.a izan da.
Ioritz Gisasola “Zelai IV”a aurtengo V. Euskal Pentatloi Sariaren finalerako sailkatu zen, Aritz Irazabal, Beñat Amade eta Jon Gisasola “Zelai V”aren aurretik.
Ousmane Dramé txinga eroatean munduko plusmarka dut, 113 kg.ko pare bat txingarekin.
Herri Kirolen Pentatloiak bost proba ditu:
- 100 kg-ko bola altxatzea, 15 jasoaldi.
- 400 kg-ko harriaren arrastea, 2 untze (22 m.)
- 45 ontzako 4 enborra ebakitzea.
- 50 kg-ko 2 peso edo txinga eramatea, 4 untze (44 m).
- 1,5 km-ko lasterketa.
Ikusi: 2022.10.29 III. Bizkaiko Pentatloi Txapelketaren kartela