Urtero Tolosan (Gipuzkoa) bertako dantza taldeak, Udaberriko dantza Taldeak, ume eta ertainentzako “Txikien dantzari eguna” antolatzen du eta Itxartu taldea askotan joan izan da, aurten ere bai.
Neska eta mutil txikiak, eta neska eta mutil ertainak joango dira.
Tolosan hainbat tokitan dantzatuko dute eta bukaeran parte hartuko duten dantza talde guztiak plaza batean elkartuko dira batera dantzatzeko.
Tolosako taberna-jatetxe batzuetan eta bertako etxe batzuetan bazkalduko dute eta arratsaldean Algortara itzuliko dira.
Denera 33 dantzari, 7 arduradun eta 26 guraso eta lagun joango dira autobusez.
Dantzak:
- Txikiek Behenafarroako martxa, Txulalai eta Zapatain dantzak dantzatuko dituzte.
- Mutil ertainek Agintariena, Banako eta Txotxongilo
- Neska ertainek Olague eta Kaskarotz