Hileko bigarren larunbatetan jarraituko dugu Nordic Walking/Ipar Ibilaldia praktikatzen, “MAKULUEKIN (NW), EDO GABE, GETXOTIK IBILI” ekintzan. Datorren larunbatean, 2023eko abenduaren 9an beste irteera bat egingo duguH
Lekua: Algortako Batzokia
Ordua: 10:00
Egun horretan BAI, makuluak utzi ahal izango dizkiegu ez dutenei (mugatuta).
9:15etatik aurrera, Ipar ibilaldirako makilak lagako ditugu.
9:30etan Nordic Walking-en hastapen ikastarotxoa eskainiko da.
Kartela: 2023.12.09 Ipar ibilaldia-Nordic walkingen kartela
Etorriko bazara, mesedez, 2023eko abenduaren 8a baino lehen, parte hartuko duzula baieztatuz, nw.itxartu@gmail.com helbidera mezu bat bidali iezaguzu.
Ezin baduzu, beste egun batean izango da. Eta praktikatu Nordic Walking/Ipar ibilaldia.
