XIX. ALGORTAKO JOTA eta ARIN ARIN TXAPELKETA
OINARRIAK
2024ko uztailaren 27an, larunbata, izango da arratsaldeko 20:00etan,Algortako Satistegi plazan (Getxo), XIX. Jota txapelketa Algortako Iñaki Deuna, Algortako Iñaki Deunaren jai batzordeak eta Itxartu Taldeak antolatuta.
01. Adinazko hamalau urte baino gehiago dauzkaten bikoteek parte hartu dezakete.
02. Fandango eta Arin-Arin bana dantzatu beharko dute bikote guztiek trikitixaz jota
03. Derrigorrezkoa izango da erritmoetako bakoitzean gutxienez ere 3 pausu desberdin interpretatzea.
04. Euskal Herriko jantziez egin beharko dute dantza, zeinek txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko baitute.
05. Txapelketa hasi aurretik erabakiko da partehartze-hurrenkera, zozketaren bidez.
06. Epaimahaiak bere irizpidearen arabera emango ditu puntuak eta txapelketan izena emateak epaileon erabakien onarpena dakar berarekin.
07. Herri musika eta dantzaren alorrean adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahai horrek hartutako erabakiaren kontra ezin ahalko da jo.
08. Parte hartu nahi duten bikoteek izen-abizenak, jatorrizko herria eta jaioteguna jakinarazi beharko dute uztailaren 24a baino lehen e-mail (itxartu.itxartu@gmail.com) edo telefono bidez (695 750 649).
09. Izena ematen duten lehenengo 8 bikoteek hartu ahal izango dute parte .
10. Honako sari hauek eskuratuko dituzte irabazleek:
1.- Garaikurra, txapela, zapia eta 250 €.
2.- Garaikurra eta 200 €.
3.- Garaikurra eta 150 €.
11. Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 90 euroko dieta jasoko dute.
12. Antolatzaileek bere gain izango dute txapelketaren egitura egokitzeko eskubidea, suertatzen diren beharren arabera.
Hauxe da kartela: 2024.07.27 Agortako Jota eta arin arin txapelketa
