ORIENTAZIO IBILBIDEAN PARTE HARTZEKO EPEA BUKATU DA
GETXOKO XI. ORIENTAZIO IBILBIDEA
Goiz polita emateko aukera.
Parte hartu izan dutenek errepikatzen dute.
Getxo hobeto ezagutuko duzu.
Urriaren 6an, igandea, NONSTOP AVENTURA, BIDEZKO MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera, ITXARTU TALDEAk antolatuta, XI. GETXOKO ORIENTAZIO IBILBIDEA kirol ekintza burutuko da. Kirola egingo duzu Getxon ibiliz eta monumentuetatik, leku turistikoetatik eta abarretik igarotzen zaren bitartean.
- Orientazio ibilbidearen kartela
- Orientazio ibilbidearen Araudia (derrigorrez irakurri beharrekoa)
- Aurten ere bi ibilbide mota izango dira:
- Hiri barruko ibilbidea: Algorta herrian zehar dago ibilbide osoa, ibilaldi herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.
- Ibilaldi mistoa (hiri barruan eta gune menditsuan): aurrekoa baino zailago eta luzeagoa da eta mendian honelako lasterketan parte hartutako pertsonentzako da egokiagoa.
- Urrriaren 8an izen emandako guztiok 9:30etatik 10:00etara bitartean joan zaitezkete abiapuntura, Algortako Metro Enparantzara alegia, han mapa eta txipa hartzera eta ibiltzen abiatzera. Toki honetan egongo da helmuga ere eta parte-hartzaileek abiatu eta hiru ordu baino lehen heldu beharko dugu toki berberera, zigorrak jasan nahi ez baditugu.
- Parte-hartzaile guztioi emango dizueten Algortako mapan igaro ditzakezuen tokiak agertzen dira. Abiapuntuan txip bat ere emango zaizue, berarekin aipatutako leku horietako bakoitzean zuen igarotzea erregistratu dezazuen. Abiapuntuan bertan adieraziko zaizue nola erabili behar duzuen txipa. Eta mapa eta txipa hartu ondoren abiatu ahal izango duzue
- Ibilaldi mistoko partaideei aurreko mapaz gain, gune menditsuaren bigarren mapa bat ere emango zaizue.
- Hainbat leku agertuko dira mapetan, baina ez da derrigorrez puntu guztietatik igaro behar eta partaide bakoitzak hiru orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen erabaki behar du. Horretarako guztiz garrantzizkoa da mapa hartzen duzuenean eramango duzuen estrategia ondo finkatzea, hots, zein den ibilbiderik onena bisitatu nahi dituzuen puntuetatik ahalik eta lasterren igarotzeko.
- Helburua ahalik eta leku gehienetatik igarotzea da. Eta sailkapenerako denbora gutxienean egitea ere bada garrantzizkoa.
- Bakoitzaren abiapuntutik helmugara 3 ordu baino gehiago ematen dutenek zigorra jasoko dute, atzerapeneko 5 minutu bakoitzeko 2 puntuko zigorra. Eta 3:15 ordu baino gehiago ematen dutenak ez dira sailkapenean agertuko.
- Zuen burua ondo kokatu dezazuen, abiapuntua-helmuga bi zirkuluren bidez dago markatuta mapan. Bisitatu daitezkeen puntuak zirkulu bakunez daude adierazita.
- Partaideak, bakarka edo taldeka, oinez edo korrika joan daitezke, beraiek erabakitzen duten hurrenkeran lekuak bisitatuz. Dena dela, parte hartzea bakarkakoa da, hots, nahiz eta taldean ibili, mapan ageri den toki batetik igarotzen zaretenean, bakoitzaren txipaz erregistratu behar zarete.
- Irteera puntuan txipa edo txipak jasotzean nagusiak NANa utzi beharko digu eta bukaeran, zuk edo zuek txipa itzultzen dituzunean, NANa berreskuratuko duzu. Helduekin lagunduta partaide adingabeek ez dute NANa utzi behar, nahikoa da helduarena.
- Izen ematea Internetez eman behar da derrigorrez gure itxartu.eus webgunean, “Albisteak” orrian, “Orientazio Ibilbidea” albistean. Azken eguna urriaren 5a, osteguna, izango da, inskripzio orria edo formulario betetzeko eta dirua Itxarturen kontu batean sartzeko. Gero ezingo da inskripzioa egin, salbuespenik gabe.
KUOTA:
Partaide nagusiak (15 urte baino gehiagokoak) 4 € ordaindu beharko du, Itxartu izenean dauden kontu hauetan:
- Itxarturen BBKko kontu honetan: ES54 2095 0022 00 9105667884
- Itxarturen Laboral Kutxako kontu honetan: ES27 3035 0067 65 0671156574
- BIZUM: 695 750 649 (Une honetako telefono zenbakia, baina aldatu daiteke bere ordainketa muga ganditzen bada)
- Algorta Batzokiko tabernan urriaren 5ean (osteguna) 19:00-20:00 tartean, soilik. (Barran Iñakiren galdera egin ezazu)
Nagusiekin ibilbidea egin nahi duten adingabeek (<16 urte) ez dute ezer ordaindu behar eta nagusi baten formularioan sartu behar dira. Gehienez 3 adingabek eman dezakete izena nagusi bakoitzarekin. Hiru baino gehiago apuntatu nahi baduzue, idatzi iezaguzu itxartu.itxartu@gmail.com helbidera arazoari irtenbidea eman dezaiogun.
IZENA EMATEKO:
www.itxartu.eus Itxarturen webgunean (gaztelerazko bertsioan sartu bazara, EUS zapaldu euskarazko bertsiora aldatzeko) eta “Albisteak” orrian, Orientazio Ibilbidearen informazio osoa duzue. Derrigorrez irakurri behar duzuen informazioaren ondoren, izena emateko formularioa aurkituko duzue. Eremu batzuek derrigorrezkoak dira eta beste batzuek ez (esate baterako, adingabeen inskripzioak ez duzue bete beharko, zuekin adingaberik ez ba dago).
Zuen izen-emateak osatzeko “Bidali” tekla zapaldu behar duzue eta berehala zuen inskripzioen baieztapena emailez iritsiko zaizue. Ez zaitez atera azkarregi webguetik, eta arazorik gabe irakurriko duzue gure erantzuna eta jakingo duzu izen-ematea ondo egin duzun ala ez. Erantzuna jasotzen ez baduzue, jarri gurekin harremanetan, itxartu.itxartu@gmail.com helbidean edo 695750649 telefonoan.
Gehieneko partaide kopurua 250ean dugu mugatuta.
IZENA EMATEKO ORRIA