XXXVI. ITXARTU KROSEAN IZENA EMATEKO EPEA AMAITU DA
XXXVI.
ITXARTU KROSA: IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Martxoaren 17an
Gaurtik martxoaren 14, ostegunera arte egongo da zabalik izena emateko epea, lasterketa bakoitzeko gehieneko parte-hartzaile kopurua osatzen ez den bitartean.
Krosa martxoaren 17an izango da, igande goizean, Algortako Batzokiaren inguruan.
Izen-emateak Internet bidez egin behar dira, gure web orri honetan (www.itxartu.eus), klub eta eskoletako atletismo taldeak izan ezik.
Senior edo beteranoen lasterketetan izena ematen dutenek 5 euroko kuota ordaindu beharko dute, baina beste guztientzat izen ematea doakoa da.
Senior edo beteranoa baldin bazara, era hauetako baten bidez ordaindu ditzakezu 5 €ak:
- Itxartu taldeak Kutxabankek duen kontu honetan: ES54 2095 0022 00 9105667884:
- Itxartu taldeak Laboral Kutxan duen kontu honetan: ES13 3035 0067 68 0671143099
- Bizum: 695 750 649 – 635 710 224 – 652 769 435 (Horietako bat erabili ezazu. Huts egiten badizu, ziur aski hileko kopurua bete delako, beste batetik saiatu zaitez; eta denek huts egiten badute, gurekin jarri zaitez harremanetan helbide honetan itxartu.itxartu@gmail.com)
Ordutegiak eta lasterketen xehetasunak (ibilbideen kolorea honekin batera doan kartelean agertzen da).
ORDUA MAILA JAIOTURTEA BIRAK KOLOREA LUZERA
10:30 Neska txikiak 2018 edo ondoren Urdin 180 m.
10:35 Mutil txikiak 2018 edo ondoren Urdin 180 m.
10:40 Umetxoak 2016 – 2017 1 Gorri 500 m.
10:45 Umeak 2014 – 2015 1 Gorri 500 m.
10:55 Kimuak 2012 – 2013 2 Gorri 1.000 m.
11:05 Haurrak 2010 – 2011 3 Gorri 1.500 m.
11:15 Kadeteak 2009 2 Orlegi 2.200 m.
11:15 Gazteak eta 2007 – 2008 3 Orlegi 3.300 m.
11:15 Juniorrak 2005 – 2006 3 Orlegi 3.300 m.
11:35 Beteranoak 35 urte beteta 4 Orlegi 4.400 m.
12:00 Seniorrak 1990 – 2004 5 Orlegi 5.500 m.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu nahitaez irakurri beharreko bi artxibo hauek:
Eta honen azpian zure izena emateko orria duzu. Orria bete ondoren ez ahaztu “Bidali-Enviar” gainean klikatzea.