Datorren igandean, urriak 5ean, Kontzertu eder bat prestatu dugu, Algortako Jose Antonio Urdiain tenorearekin batera.
Iaz abenduan Bilboko Filarmonikako kontzertura joan ginenok asko gozatu genuen honelako kontzertu batean eta aurten Getxora ekarri dugu, jende gehiago bildu gaitezen.
Areetako kontzertuak ongintzazko helburua du eta bertan lortzen den dirua Algortako trinitarioen elizaren babespean dagoen Argia Fundazioarentzat izango da. Fundazioak buruko gaixotasun larriak eta iraunkorrak dituzten pertsonei laguntzen die.
Sarrerak salgai ditugu 10 €tan eta bi toki hauetan lortu ditzakezu: Argia Fundazioan eta Algortako Batzoki tabernan. Hoiez gain, kontzertuaren egunean 18:00etatik aurrera Areetako Musika eskolan ere erosi ahal izango dira.
Honekin batera doazkizue Kontzertuaren kartela eta programa:
¡Animatu zaitezte!
