ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk ekainaren 25, 25, 27, 28 eta 29 an (astelehenetik ostiralera) GREDOS MENDILERRORA (AVILA-SEGOVIA) txangoa antolatu du.
´
INTERESIK BALDIN BADUZUE LEHENBAILEHEN EMAN IZAZU ZUEN IZENAK, TOKI MUGATUAK DITUGULAKO.
Informazio kartelak:
Txangoaren prezio osoa hau da:
- Logela bikoitza hartzen dutenek: 315 €
- Bakarkako logela hartzen dutenek: 350 €
Prezioaren barruan kontu hauek sartzen dira:
- Hoteletako ostatu eta gorariak (bi gau Avilan eta beste bi Segovian).
- Egitarauaren arabera bost egunetako baazkariak (1 Arevalon, 1 Avilan, 2
Segovian eta 1 Cuellarren). Menu bakoitzaren aukeren barruan bakoitzak aldez
aurretik egin behar duen aukerak jasoko dira. Bidaia baino hilanbete lehenago
informazioa pasako zaiazue apuntatutakoei. - Toki ezberdinetako kanpoan agingo diren bisita gidatuak.
- Riofrio Jauregia, La Granjako Jauregia eta Lorategiak (asteazkenetan doakoak)
eta Segoviako Alkazarrerako sarrerak. Emango den informazioan azalduk diren
beste monumentuetarako sarrerak aukerakoak dira eta ez daude bidaiaren prezioan
sartuta. - Bidaiaren egitarauaren arabera egingo diren autobusez garraioak.
Eguneroko afariak norberak ordaindu beharko ditu eta ez daude prezio osoan sartuta.
Izena emateko pertsona bakoitzak 50 € ordaindu behar du Itxartu Mendigoizale Taldearen kontuan.
Diru sarerra egitean, apuntatutakoen izena edo izenak jarri behar dira; hala izango ez
balitz itxartumendi2015@gmail.com helbidera mezua bidali, ordaindu duzula adieraziz.
Telefono zenbaki bat emaiguzue, behar badugu zurekin harremanetan jarri gaitezen.
Diru sarrera honek erreserba izaera du. Erreserba honetako dirua (pertsonako 50 €) zati baten ordainketa da eta bere garaian prezioa osoa osatu beharko duzue.
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN KONTUA
(BBK 2095 0022 00 9106732999)
Tokiak mugatuak direnez izen ematearen ordena hartuko da kotuan, eta orden honen arabera banatuko dira autobuseko eserlekuak.
Irtengo garen eguna baino gutxi gorabehera hilabete lehenago erreserbatu duten pertsonek bidaiaren prezioaren bigarren eta azken zatia ordaindu dezaten epea zabalduko da, hots, 265 € logela bikoitzaren kasuetan eta 300 € bakarkako logela aukeratuz gero. Aldez aurretik jakin araziko zaizue. Erreserbako dirua (50 €) ez da itzuliko, ezinbesteko egoera edo arrazoia sendoa izaten edo bestela beste pertsona batek bere toki erreserbatua hartzen badu izan ezik.
Hasierako egitarauan azaltzen diren ordutegiak orientagarriak dira soilik.