Eguna: Ekainaren 29a
Egun osoko txangoa
Abiatzeko ordua: 8:00etan Kirikiño-tik
Mendi txangoa:
- Arantzazu: Hemendik abiatuko gara, 715 metroko garaieratik
- Artzanburu: ordu bete eta 40 minutuan 1.368 metroko garaieran dagoen gailur hau erdietsiko dugu.
- Enaitz: Artzanburutik bere hegoaldeko maldatik jaitsiko gara 1.300 metroko garaierako Ernaitz aldera eta 2 ordu eta laurdenetan iritsiko gara hona.
- Gorostiaran: Enaitz-en mendikatetik jarraituz, 1.286 metroko garaierako gailur honetara helduko gara, 2 ordu eta 25 minututan.
- Urbia: mendikatetik 1.100 metroko gairaieran dagoen Urbiako tabernara iritsiko gara, 2 ordu eta 55 minututan.
- Arantzazu: Urbiatik pagadi eder batetik barrena monastegira joango gara, denera 4 orduko bidea egin ondoren
Oinati, bisita (mendira joango ez direnentzat): Sancti Spiritus Unibertsitate eta San Miguel Elizara bisitaldi gidatua egingo da, ordubetean zehar. Gero bakoitza bere aldetik alde historikoan ibiliko gara
Bazkaria: Soraluze Jatetxean
Menua:
- Sarrera
- Paella
- Urdaiazpiko errea, patatazko purearekin
- Etxeko flana
- Sagardoa, beltz crianza, gorria eta ura
- Kafea edo infusioa
Ordutegiak:
- 08:00 – Algortatik abiatu
- 09:30 – Oinatira heldu. Txango turistiko egingo dutenak jaitsiko dira
- 09:45 – Arantzarura heldu eta mendi txangoari ekin
- 12:30 – Txango turistikoan ari direnak Oinatitik abiatuko dira Arantzazu aldera
- 12:45 – Hauek Arantzazura iritsiko dira. Bisita librea.
- 14:15 – Mendizaleak Arantzazura iritsiko dira
- 14:30 – Denok Jatetxe aldera abiatuko gara
- 15:00 – Bazkaria
- 18:00 – Jatetxetik irten Oinatira joateko
- 20:30 – Oinatitik irten Algortara
- 21:45 – Algortara heldu