Itxartu Mendigoizale Taldea bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.
Eskaintzen den prozedura hauxe da:
- Ordainketarik egin edo fitxa bidali baino lehen, 2010. urtean federatzeko argibideak izeneko agiria irakurri behar da arretaz.
- Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen ‘Download‘ zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.
- Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999
- Hemen Igualatorio Médico Quirúrgicok eta Euskal Mendizale Federazioak sinatutako ituna irakurri daiteke, pertsona federatuentzako eskaintzen diren hobariak ezagutzeko.
Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.