IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera, Murua-tik (610 m.) – Pagazuri gaina (1307 m.) – Gorbeia gaina (1481 m.) eta Murua-ra (610 m). helduera.
Zailtasuna: Ertaina-gogorra prestakuntza ertaina duten pertsonentzat. 900m-ko gorako desnibela metatua, 16,5 Km-ko ibilbidea eta 4:30 orduko iraupena gehi hamaiketakoarena.
AUKERAKO BIDEA:
Mendi ibilbideak Gopegitik. Distantzia: 11,56km. Desnibela: 136 metro. Zailtasuna: Erraza. Ibilbidea: Gopegi – Larrinoa – Etxaguen – Acosta – Zestafe – Eribe – Gopegi
Ikusi beste aukera batzuk aparteko dokumentuan.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
–
15:00 Bazkaria, Bar-Restaurante Artzegi (Gopegi, Zigoitia [Araba])
A aukera
Entrantes a compartir y segundos platos (media de pescado y media de carne), postre, vino crianza, café, turrón y chupito.
B aukera
Alubiada con sacramentos, postre, vino crianza, café, turrón y chupito
Parte-hartzaileek osasun-agintariek ezarritako mugak eta indarrean dagoen araudia bete beharko dituzte.
–
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Itzulera 18:30etan, gutxi gorabehera
IZENA EMATEA:
Izena emateko/ para apuntarse: 20 EUROS Itxartu Mendigoizale Taldearen kontuan
BBK ES24 2095 0022 0091 0673 2999
Itxartu Mendigoizale Taldeko kontuan dirua sartu zeinek egiten duen argi azalduz. Bidali, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com –era, MENUaren aukera adierazten. Postuak mugatuak direla eta inskripzio-ordena kontuan hartuko da. Azken eguna: Abenduaren 9a
Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK