2021ko azken hiruhilekoan programatu diren dantza plazen barruan, abenduaren 11a, larunbata, urteko azkena izango dugu Algorta-Getxoko Biotz alai plazan, musikariak honetan Itxartu taldekoak izango direlarik. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Euria baldin badago ere, guk Aste kulturalerako Udalak jarri zuen karparen azpian musika jo eta dantzatu busti gabe egin ahal izango dugu.
