Getxo kulturak eta Itxartu taldeak antolatuta, irailaren 6-tik 24-ra Getxo-Romoko Kultur etxean “Bizkaiko musikari tradizionalak” izeneko erakusketa egongo da ikusgai, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 21:30etara eta asteburuetan zein jaiegunetan 9:30etatik 20:30etara.
Alboka, txistua, trikitixa, panderoa eta dultzaina dira euskal musika tradizionaleko tresnarik adierazgarrienak. Erakusketa honek joan den mendetik gaur egunera arte Bizkaian izan diren musikari garrantzitsuenetako batzuk bisitatuko ditu.
- Alboka: Leon Bilbao Ibarretxe, Jose Mariano Barrenetxea Gutierrez eta Silvestre Elezkano Uribarri “Txilibrin”
- Txistua: Alejandro Aldekoa Aranburu, Bonifacio Fernandez Ortiz “Boni” eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu”
- Trikitixa: Balbino Ojanguren Oregui, Bonifacio Arandia Uriarte “Fasio” eta Rufino Arrola Ibergarai
- Panderoa: Felisa Arrizabalaga Ituarte, Maurizia Aldeiturriaga Zabala eta Romualda Zuloaga Arteche
- Dultzaina: Juan Aiesta Urkidi, Juan Bilbao Ortuoste eta Patxi Bilbao Etxebarria