Itxartu Taldeak duela bi urte abian ipini zuen ekimen hau Itxarkantu izenez bataiatu genuen .
Itxarkantuk hemengo abestiak erakutsi nahi ditu, abesti horiek kaleetan eta tabernetan abestu nahi ditu aspaldiko ohiturari jarraituz.
Ez da, inola ere, abesbatza, kale-abestiak sustatzeko eta bultzatzeko ahalegina baizik.
Astelehenero biltzen gara, 19:30etatik 20:30etara, Batzokiko Itxartu aretoan. Eta gero tabernaz taberna ibiltzen gara kantatzen.
Edozein etorri daiteke gurekin.
Abestea gustatzen bazaizu, gurekin duzu aukera polita.
Hona hemen aurten kaleratu dugun kartela