Eguberrietako jai hauetan Itxartuk hainbat ekitaldi izan ditu. Hauek dira garrantzitsuenak:
- abenduaren 20: Olentzeroa. Umeak eta nagusiak Algortako kaleetan zehar ibili ziren abesten. Eta gero Olentzeroa Batzokiko tabernra etorri zen umeekin hitz egitera.
- abenduaren 20: Itxartu Abesbaztak Gabon kanten lehiaketa batean eskuartu zuen Kaltzadako Santo Domingon
- abenduaren 23: Itxarkantuko kideak Algortako tabernetan eta kaleetan abesten aritu ziren.
- abenduaren 24: Itxartuko dantza taldekoak eta musikariak Algortako Olentzeroarekin batera ibili ziren kalejiran.
- abenduaren 25: Itxartuko Musika taldea kalejiran ibili zen goizean zehar Algortako kaleetan eta gero Getxoko Zahar egoitzara joan ziren.
- abenduaren 26: Itxartu Abesbatzak, Irutasun abesbatzarekin batera, gabon kanten kontzertua eskaini zuen Algortako Hirutasun elizan.
- abenduaren 27: Itxartu Abesbatzak Zeanuriko elizan abestu zuen, bertako abesbatzarekin batera.
- abenduaren 30: Itxarkantuko kideak Algortako tabernetan eta kaleetan abesten aritu ziren berriro.