Euskal Herriko Oinarrizko Antzerki Federazioa sortzen ari da eta Itxartu Taldea buru-belarri ari da parte hartzen.
Kudeaketa Batzorde bat izendatu da, 5 kidez osatua: lehendakari bat, idazkari bat eta hiru kide, lurralde bakoitzeko bana. Itxartu Antzerki Taldearen ordezkaria lehendakaria da.
Bestalde, Federazioak behin betiko egoitza izan arte, Itxartu Taldearen egoitzan egongo da.
Bestalde, Itxartu Taldeko bi kide Federazioaren Estatutuak euskaratzen ari dira, modu desinteresatuan.