Itxartu Taldeak Orkestra berri bat sortu nahi du, gure abesbatzarekin edo beste abesbatza batekin tarteka jotzeko edo berak bakarrik kontzertuak eskaintzeko.
Parte hartzeko instrumentu bat neurri egokian jotzen jakin behar du eskatzaileak.
Informazio gehiago orri honetan dagoen kartelean duzu.
Hauek dira, nahi izanez gero, jaitsi eta gorde ditzakezun Onarpen-azterketen oinarriak
Interesaturik bazaude, hemen behean, ezkerrean orriaren erdian duzun fitxa bete ezazu.
Fitxa bete ordez eskaera postaz bidali nahi baduzu, jaitsi dezakezun Inskripzio orria duzu hau.
Oharra: aukeraketako frogak irailaren lehen hamabostaldian egingo dira.
Aukeratuek froga horietarako materiala Itxartu Taldearen webgune-tik (www.itxartu.com) jaitsi ahal izango dute abuztuaren azken astean (25etik 31ra arte)
Frogen datak eta ordutegiak abuztuaren 25etik 31ra bitartean emango dira aditzera aipatutako webgune-an.
Izen-emateko epea irailaren 30era arte luzatu da.
Kartela