Oraindik izen-emateko epea zabaldu ez bada ere, agiri hauen bidez bi lasterketen berri aurreratu nahi dugu:
Ikusi daitekenez, aurten izen-emateko dirua jarri behar da, 2 km dituen Testigantzako lasterketan esku hartuko duten 18 urte baino gutxiago duten gazteek ezik.
5 €ko kuota hori izen-eman baino lehenago ordaindu behar da eta ondoren ordain-agiria izen-emateko jarrita dauden tokietara eraman behar da.
Testigantzako lasterketan (2 km) parte hartzen duten nagusiek eta Oroi-lasterketan (9 km) parte hartzen duten pertsona guztiek txip bana eramango dute.
Bi lasterketetan esku hartu dezake pertsona orok. Kasu hauetan Dortsala eta txipa bakarrak izango dituzte bi lasterketetan.