IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Algortatik (Batzokia) Areetatik, Lamiakotik, Erandiotik, Elorrietatik, “San Ignacio”-tik, Deustotik, Campo Volantín kaletik, bilboko udalatik, Zazpi Kaletik, Mallonatik pasatuz Begoñako Basilikara ailegatu arte
Itzulia: Ahal den neurrian, arratsaldean Begoñara talde bakoitzak kotxeren bat eramatea komenigarria da meza amaitu bezain laster itzultzeko.
Metroz ere itzuli daiteke
Zailtasuna: ertaina prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat.
Ibilbidea: 120 metroko goranzko desnibel metatua, 15 km eta 3:15 orduko iraupena.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN Gaueko 12:00etan, ALGORTAKO BATZOKITIK ATERATZEN GARA
IZEN-EMATEA:
Bidali posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era ostiraleko abuztuaren 12an baino aurrerago.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK