2021 urtean EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn federatu ahal izateko, GETXOko ADM ITXARTU TALDEAk, hemendik aurrera ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA, honako prozedura hau ezarri du:
- “FEDERAZIO-LIZENTZIA-AISIALDIKO TXARTELA-2021. URTEA” orria bete behar duzu. urtean federazio-lizentzia izan baduzu, bete soilik NAN zenbakiaren eta izen-abizenen atala; bere garaian informazioa eman zenuenetik zerbait aldatu bada ere, adierazi. Klub honetan federatzeko prozesua lehen aldiz egiten baduzu eremu guztiak bete behar. Hala ere, dagokion taulan hautatzen duen aukera adierazi behar da. Ondoren eta behin sinatuta datuen babesari buruzko klausula ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAra bidali behar da.
- Hautatutako aukeren araberako diru-kopurua ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren kontuan sartu behar da, diru sarrera zeinek egiten duen argi azalduz. Federatzeko eskaera bakoitzeko diru sarrera bana. Kuota kalkulatzeko 2021eko tarifen laburpena begiratu behar da. Bai eskaeran bai prozeduraren azalpen honen bukaeran diru sarrera egin behar den kontuaren zenbakia agertzen da.
- Horretaz aparte, 16 urtekoak (barne) baino txikiagoko aisialdiko-txartelak, haurrak eta gazteak federatzeko kasuetan, derrigorrezkoa da GAZTEAK FEDERATZEKO BAIMENA EREDUA bidaltzea behin beteta eta sinatuta.
Dokumentazio guztia posta elektronikoz ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren bidezko federatuak lehenago dauden pertsonen artean zabaldu egin da. Halaber dokumentazioa Itxartuko webean kokatzen da (www.itxartu.eus) eta handik deskargatu ahal da.
Behin dokumentazio guztia beteta eta sinatuta, mendigoizalea@itxartu.eus helbide elektronikora bidali behar da.
INPORTANTEA: diru-sarrera egin arren, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa (beteta eta sinatuta) bidaltzen ez bada, ez du eskaerarik tramitatuko federaziora. Dokumentazioa hau da, FEDERATZEKO ESKAERA ORRIA eta gainera eskatzaileak 16 urtekoak baino txikiagoak badira GAZTEAK FEDERATZEKO BAIMENA EREDUA.
Diru sarrera egin aurretik, federatzeko tarifa taula errepasatzea arretaz gomendatzen da eta ordaintzeko kuota berraztertzea baita ere. Modu honetan tramitazioa geldi dezaketen akatsak sahiestu ahal izango dira. Eta gogoratu federatzeko eskaera bakoitzeko diru sarrera bana eta azaldu argi zeinek egiten du diru sarrera.
Dokumentazioa posta elektronikoz bidali ordez, posta arruntez bidali ahal izango da honako helbide honetara:
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA
Federatuak 2021
Algortako Etorbidea 104,
48991 – ALGORTA-GETXO
Federatzeko prozedura honetan ageri diren pausu guztiak ematen dituzten pertsonek abenduaren 30ean baino aurrerago 2021eko urtarrilaren 1ean alta hartuko dute federazioan eta urtarrilan jasoko dute txartela (beti federazio erabilgarritasunaren arabera).
Ondoren, hurrengoko eskaerak eta diru sarrerak federazioan ematen ari izango dira alta egiten diren neurrian. 2021eko Apirilatik aurrera ez dira federatzeko eskaera berririk onartuko, salbuespen bereziak izan ezik.
TARIFEI BURUZKO OHARRAK
ONURADUN HELDUA. ONURADUNAREN tarifa aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da helbide berean beste federatu Heldua bat egotea. Kasu horretan, ezinbestekoa da federatutako Helduaren izen-abizenak eta NANa adieraztea.
Onuradunak ez du Pyrenaica ordaintzen (Beste heldu baten datuak, NAN, izen eta abizenak – helbide berbera).
FEDME. ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk, FEDME aukera ezin du tramitatu “Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada”-en elkartuta ez egoteagatik.
ESPEDIZIOAK, 6900 metro baino goragoko garaierako espedizioetara asegurua zabaltzeko.
ESKI ALPINOA, eski alpetarraren ekintzetara asegurua zabaltzeko.
SNOW, snowaren ekintzetara asegurua zabaltzeko.
BTT, mendi txirrindularen ekintzetara asegurua zabaltzeko.
BESTE BATZUK
Helduek eta 65 urtetik gorakoek lizentziarekin batera Pyrenaica aldizkaria jasoko dute.
Iraupen eskia balizen bidez markatutako estazioetan egiten duten pertsonek edo igogailu mekanikoak erabiltzen dituztenek alpetar eskirako aukera izan behar dute.
Aseguruak Nordic Walkingen jarduerak ere estaltzen ditu.
MENDIGOIZALE TALDEAREN KONTUAREN ZENBAKIA
(KUTXABANK ES24 2095 0022 0091 0673 2999)

