IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Antiguako Ama Birjinaren Santutegitik (312 m) – Txarlazo tontorra (933 m) – Aukerako Txolope gailurra (1.027 m) eta Santutegira itzultzea.
- AUKERA:
GOLDETXOKO PORTILLOTIK igarotzen den pistan gora eta behera:
Zailtasuna: ERTAINA prestakuntza ertaina duten pertsonentzako, 720 metroko goranzko desnibel metatua, 9,2 km-ko ibilbidea eta 3:00 orduko iraupena gehi hamaiketakoa.
- AUKERA:
FRAILEKO PIKOAREN ALDEKO Igoera eta Goldetxoko Portillotik igarotzen den pistatik jaistea:
Zailtasuna: GOGORRA prestakuntza ertaina duten pertsonentzat, 720 metroko goranzko desnibel metatua, 9,9 km-ko ibilbidea eta 3:15 orduko iraupena gehi hamaiketakoa.
Bi aukerei Txoloperako igoera gehi dakieke (guztira 2,1km gehiago eta 150m gehiagoko desnibela). Bidean erabakiko da.
Oharrak arretaz irakurtzea gomendatzen da
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Itzulera 14:30etan, gutxi gorabehera
IZENA EMATEA:
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, urtarrilaren 21a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago.. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK