Beste talde batzuekin batera (Mungia, Sopelana, Derio, Meñaka, Fruiz, Leioa) Lekeitiora joango gara egun pasa.
Ikus kartela: Lekeitio
Algortatik irteera: 8:00etan Kirikiñotik, autobusez
Lekeitiora helduera: 9:00etan
Bi aukera:
- Otoio mendira (399 m.) igo eta bidegorritik Lekeitio joan (mendigoizaleentzako zailtasunik gabeko ibilbidea). Iraupena: 3 ordu eta erdi, hamarretakoaren denbora barne).
- 10:00etati 12:00etara Lekeitiotik bisita gidatua.
12:30etatik 15:0etara trikipoteoa denok batera
15:00etan: Bazkaria Zita Emperatriz Hotelean
Menua:
- Izoki itsastua eta langostinoz egindako entsalada, saltsa tartara arin batez lagunduta.
- Sánchez Romero Carvajal paleta iberikoa
- Zigala txikizko saltsaren gainean txangurro hojaldrea
- Pistoren gaineko bakailaua, bi saltsatan
- Ahatearen magreta, orejoizko kremarekin eta xixa basatiez salteatua
- Goxua, gure erara
Itzulera: Lekeitiotik 19:30etan abiatuko da autobusa
Kostea: 35 € nagusiek eta 25 € gazteek (18 urtetik beherakoek)
Izen ematea: Itxartu Mendigoizale Taldearen kontuan sartu behar da dirua (BBK: 2095 0022 00 9106732999), norberaren datuak emanez. Toki-kopurua mugatua denez, ordainduz izena ematen duten lehenak onartuko dira eta izen-ematearen ordena bera hartuko da kontuan autobuseko eserlekuak banatzeko.
- Azken eguna irailaren 30a, asteartea.